Ipuin kontaketa eta tailerra: «Askatasun doinua»

Ostiralean, azaroaren 29an, ipuin kontaketa eta tailerra izango dugu liburutegian 17:30etatik aurrera.

«Askatasun doinua» ipuinak Gaza eta Zisjordaniaren bizipenak kontatzen dizkigu. Ipuinak palestinar herriaren aurkako genozidioa azaltzen du haur ikuspegitik. Musikaren bidez, haien ezinegona eta sufrimendua adieraziko dute protagonistek. Askatasun doinuaz, haurrak enpatia, kultuartekotasuna eta elkartasuna balioan jartzen du helburu ipuinak.

Albiste gehiago →