Ipuin, komiki eta mikroipuin lehiaketa

Hemen da berriz ipuin eta mikroipuin lehiaketa Txirritola euskara elkartearen eskutik. Aurten, gainera, berritasun batekin; izan ere, komikiak aurkezteko aukera egongo da lehen aldiz.

Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren zikloko ikasleek ipuinak aurkeztuko dituzte: lehen ziklokoek taldeko ipuinak luzera librearekin, eta bigarren ziklokoek, gutxienez orri beteko lanak bakarka. Komikien kategorian arituko dira taldeka hirugarren ziklokoak; luzera librea izango dute. Nerabe, gazte zein helduek mikroipuinak landuko dituzte, eta lanek 100 hitz izan ahalko dute gehienez.

Aramaioarra izatea baldintza da lehiaketan parte hartu ahal izateko, eta euskara batua zein euskalkia erabili ahalko dira. Orijinaltasuna eta zuzentasuna baloratuko ditu epaimahaiak. Liburutegian aurkeztu behar dira lanak apirilaren 28a baino lehen.

Argibide gehiagorako.