Indarrean daude pandemiari eusteko neurri berriak
Ostiralean publikatu zen Euskal Autonomia Erkidegoari dagokion agindua. Igandean publikatu zen Errege Dekretua, alarma egoera ezartzen duena. Eta astelehenean, berriz, prebentzio-neurri zehatzak alarma-egoeraren eremuan.
Azken aginduak osorik kontsultatzeko:
- 2020/10/26- DEKRETUA, 2020ko urriaren 26koa, lehendakariarena, zeinaren bidez osasun publikoko prebentzio-neurriak hartzen baitira Alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan.
- 2020/10/23 – AGINDUA, 2020ko urriaren 22koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez osasun publikoko prebentzio-neurriak hartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoan, COVID-19ak eragindako egoera epidemiologikoaren bilakaera dela eta.
- 2020/10/25 – 926/2020 Errege Dekretua, urriaren 25ekoa, SARSCoV-2 delakoak eragindako infekzioak ez zabaltzeko alarma-egoera deklaratzen duena.
Ikusita esparru ezberdinak arautzen dituela, Aramaioko udala aztertzen ari da hauen guztien eragina eta bere aplikazioak ekar ditzakeen ondorioak.