Indarkeria obstetrikoaren inguruko saioa pleno aretoan izango da

Adi! Azaroaren 26ean, larunbata, indarkeria obstetrikoari buruz egingo den hitzaldi eta solasaldia Udaletxeko pleno aretoan izango da, eta ez jubilatuen elkartean aurretik iragarri moduan.

Indarkeria obstetrikoa da haurdunaldi, erditze eta osteko indarkeria; hau da, arreta ginekologiko, zein haurdunaldi edo jaiotzerakoan bizi izandako indarkeria.

Esku Hutsik elkarteko Nerea Azkonak eta Itziar Eizmendik gidatuko dute saioa, eta 10:30etik 12:00etara bitartean egingo da pleno aretoan.

Saioa euskaraz eta gaztelaniaz izango da.