Indarkeria matxistaren aurrean, zu non zaude?
Azaroaren 25aren inguruan sortu den kanpaina da honako hau.
Bi alde ditu etxez etxe banatuko den esku-orriak. Alde batean, indarkeria matxistaren inguruko hausnarketa proposatzen du, norbera zein kokatzen den ikusteko: erasotzailea naiz / isilik geratzen naiz / kontrako jarrera aktiboa daukat.
Eta bigarren aldean, maskulinitateak lantzeko tailerraren berri ematen du. Gizonezkoei zuzenduta, datorren abenduaren 11n egingo da pleno aretoan.
Goizez egingo da, 10:00-14:00 artean eta aukera dago izena emateko, email honen bitartez: berdintasuna@gorbeialdea.eus Haurtzaindegi zerbitzua ere egongo da, aurretik abisatuz gero.
Badira, horrez gain, gizonentzako beste baliabide batzuk, esku-orrian bertan jasotzen direnak: gizonduz, hegoak…
Bistaratu irudiaren gainean klik eginda.