Inauterietako argazki-bilduma osatu nahi dugu!

Aramaioko inauterietako argazkiak udal webgunean batu nahi ditugu, eta horretarako herritarren partehartzea eskatu nahi dugu.

Baduzu “Inauteriak dantzan” ekitaldiko argazkirik? Larunbatean  bizitakoa jasotzen duen argazkirik? Deialdia egiten dugu aramaioarrek ateratako argazkiak bildu, eta otsailaren 22a baino lehen itxasokultura@gorbeialdea.eus helbidera bidaltzeko. Horrekin argazki-bilduma osatuko da eta udal Flickrrera igoko dira.

Eskerrik asko zuen prtehartzeagatik!

Albiste gehiago →