Inauteriak otsailaren 18an ospatuko ditugu

Datorren otsailaren 18an ospatuko ditugu Inauteriak Aramaion. Mozorro lehiaketan izena emateko epea irekita dago, eta bazkari tiketak erosteko epea ere bai.

Egitaraua hauxe da:

  • 14:30 – Herri bazkaria eskolako jangelan
  • 17:30 – Kalejira frontoitik hasita
  • 18:00 – Mozorro lehiaketa eta txokolatada
  • Amaitzean: diskofesta

(Eguraldi txarrarekin frontoian)

Otsailaren 21ean inauteri tailerrak izango dira.

MOZORRO LEHIAKETA

Izena emateko epea irekita dago, kultur etxean daude dagoeneko orriak. Parte hartzeko, orria bete eta udaletxean edo liburutegian entregatu.

Aurreko urteetan bezala, kategoria desberdinetako mozorroak sarituko dira:

Talde mozorratua (4 pertsona gutxienez)

  • Haurren saria:
  1. saria: 90 euro
  2. saria: 50 euro
  • 14 urtetik aurrera:
  1. saria: 90 euro
  2. saria: 50 euro

Orijinaltasuna: (banaka edo taldeka)

  • Sari bakarra: 50 euro