Inauteriak 2023: herri bazkaria eta mozorro lehiaketa
Herri bazkariko tiketak udaletxean daude salgai, egunero goizez (09:00-14:30) eta eguaztenetan arratsaldez ere bai (16:30-18:30); otsailaren 14 izango da eskuratzeko azken eguna.
Mozorro lehiaketan izena emateko epea ere zabalik dago; kultur etxean daude orriak. Parte hartzeko, orria bete eta udaletxean edo liburutegian entregatu; egunean bertan ere egongo da aukera izena emateko.
Hauxe da Inauterietako EGITARAUA (otsailak 18):
- 14:30 – Herri bazkaria eskolako jangelan
- 17:30 – Kalejira frontoitik hasita
- 18:00 – Mozorro lehiaketa eta txokolatada
- Amaitzean: diskofesta
(Eguraldi txarrarekin frontoian)
Otsailaren 21ean inauteri tailerrak izango dira.