Inausketa lanak egingo dira hainbat zuhaitzetan
Plazan eta Frontoi inguruan kokatzen diren zuhaitzak inausiko dira hurrengo egunetan. Aurrekontua 2.000 euro ingurukoa da eta Landu enpresak egingo ditu inausketa lanak.
Zehazki, plazan dauden 4 aritzak eta 2 magnolioak eta frontoiaren kanpo aldean dauden xarmak inausiko dira.