Igandean Tour-a Aramaiotik pasako da

Igande honetan Frantziako Tour-eko bigarren etapa Aramaiotik pasako da, A-2620 errepidetik. Eragin handia izango du lasterketak ordu zehatz batzuetan:

  • 10:30 inguru errepidea itxiko dute (kontuan izan lasterketa Gasteiz aldetik etorriko denez, alde hori lehenago ixten joango direla).
  • 11:30 inguru lasterketa aurreko propaganda ibilgailu-karabana pasako da.
  • 13:30 inguru aurreikusten da lasterketa pasatzea.
  • Azken kotxearekin batera bidea zabaltzen hasiko dira.

Tarte horretan inkomunikatuta geratzen diren herritarrek edozein larrialdi izango balute, 112ra deitu eta handik koordinatuko dute guztia.