Igandean Haziarabako lehenengo ekintza: Nomadak ikuskizuna

Aurten hiru ekintzekin iritsi da Haziaraba ekimena Aramaiora. Programa honen bitartez familiak eta arte eta antzerkiaren arteko elkarketa proposatzen da, ekintza ezberdinen bitartez.  Lehena igandean, azaroaren 5ean, izango da.

Hauek dira xehetasunak:

  • Eguna: Azaroak 5, igandea.
  • Ordua: 17:00
  • Adina: 2-5 urte
  • Ikuskizuna: Nomadak: “Mundua ezagutzeke dugun esparru zabala da. Han barrena ibiltzen dira, leku batetik bestera, jakin-min handiko bi emakume nomada. Saka eta Taman dira, eta esperientzia berrien bila lurralde ezezagunak arakatzea maite dute. Egun batean, munduan noraezean, sorpresaz beteriko leku bitxi, desordenatu eta kaotiko batera heltzen dira. Materialak poetikoki eraldatzen dira, eta lerro batzuk, puntu batzuk edo paperezko plano batzuk tipi, horma edota uhar bilakatzen dira. Bitartean, arrautzaren barneko bizitzak taupaka darrai”.

Programa osoa kontsultatu daiteke: Aramaioko programa

Albiste gehiago