Idoia Asurmendik «Aulki jokoa» bideoklipa estreinatu du
Gaur ostirala, otsailak 26, estreinatu du Idoia Asurmendi musikariak Ilun eta abar diskoko aurrerapen abestia, «Aulki jokoa» eta bere bideoklipa.
Aramaioarraren lanak zazpi abesti batzen ditu, eta horietako batekin osatu du bideoklipa. Aramaion grabatu da, Albina inguruan eta auzo desberdinetan. Protagonis nagusia Idoia Asurmendi bera eta berarekin batera agertzen dira beste hainbat aramaioar: lagunak, familia…
Gaur estreinatu da eta dagoeneko ia 2.000 ikustaldi jaso ditu!
Lan bikaina Idoia! Zorionak!