Ibilgailuen gaineko zerga maiatzean kobratuko da

2022 urteko Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergaren ordainagiriak ordaintzeko epea irekita dago.

Bankutik helbideratuta dauden erreziboak, 2022ko maiatzaren 6an kobratuko dira.

Erreziboak helbideratu gabe dituzuenok, eta 2022ko apirilaren 28rako ordainagiria ez baduzue jaso, udaletxean eskatu borondatezko ordainketa aldian. Borondatezko ordainketa aldia maiatzaren 22an amaitzen da.

Aipatutako epea igaro ondoren, premiamendu prozedura betearazleari ekingo zaio eta ordaindugabeko kuotak %5eko gainkarguaz kobratuko dira, otsailaren 28ko Arabako 2005/06 Foru Arauaren 28 artikuluak xedatutakoari jarraituz.

 

Albiste gehiago