Ibilgailuen gaineko zerga maiatzean kobratuko da

2025 urteko Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergaren ordainagiriak ordaintzeko borondatezko epea 2025eko apirilaren 1etik maiatzaren 31ra izango da.

Bankutik helbideratuta dauden erreziboak, 2025eko maiatzaren 5ean kobratuko dira.

Erreziboak helbideratu gabe dituzuenok, eta 2025eko apirilaren 30erako ordainagiria ez baduzue jaso etxean, udaletxean eskatu borondatezko ordainketa aldia bukatu aurretik.

Aipatutako epea igaro ondoren, premiamendu prozedura betearazleari ekingo zaio eta ordaindugabeko kuotak %5eko gainkarguaz kobratuko dira, otsailaren 28ko Arabako 2005/06 Foru Arauaren 28 artikuluak xedatutakoari jarraituz.

Albiste gehiago →