Ibilgailuen gaineko zerga kobratuko da apirilean
2020ko Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen Gaineko Zergaren errolda egin ondoren jendaurrean jartzen da. Iragarkia otsailaren 24an publikatu da ALHAOn eta 15 laneguneko epe barruan interesdunek aztertu eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkezteko epea izango dute, udal bulegoetan.
Aipatutako epean erreklamaziorik aurkeztuko ez balitz, errolda behin betirako onartua ulertuko da.
Erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak dira:
a) Ordaintzeko borondatezko epealdia: 2020ko martxoaren 30etik 2020ko maiatzaren 30era, biak barne.
b) Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira egun honetan: 2020ko apirilaren 6a.
c) Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoek adierazitako zerga-helbideetara bidaliko ditugu, eta udalak dauzkan finantza entitate kolaboratzaileetako bulegoetan (Kutxabank eta Euskadiko Kutxa) egin beharko da ordainketa. Agiri hori eskura izan ezean edo 2020ko apirilaren 17rako jaso ez bada, udaletxean eskatu behar da borondatezko ordainketa aldian.
Aipatutako epea igaro ondoren, premiamendu prozedura betearazleari ekingo zaio eta ordaindu gabeko kuotak ehuneko 5eko gainkarguaz konbratuko dira, otsailaren 28ko 6/2005 Arabako Zergen Foru Arau Orokorraren 28 artikuluak xedatutakoari jarraituz.