IBI zerga ordaintzeko epeak
2021 ekitaldiko Ondasun Higiezinen gaineko Zerga. Ordainketak borondatezko aldian.
2021 ekitaldiko ezaugarri bereziko eta hiri eta landalur ondasun higiezinen gaineko zergaren ordainagiriak, 2021eko irailaren 6tik azaroaren 6ra bitartean, biak barne, borondatezko aldian ordaintzeko jendaurrera aterako dira.
- Helbideratuta dauden erreziboak:
Bankuan helbideratuta dauden erreziboak, urriaren 6an kobratuko dira.
- Helbideratuta ez dauden erreziboak:
Helbideratuak ez dauden erreziboak berriz, helbide fiskalera bertara bidaliko diegu zorretan dutena ordaintzeko beharrezkoa duten agiria. Zorretan dagoena agiri hori eskura eduki ezean edo urriaren 1erako agiri hori jaso ez badu, Udaletxean, bulego orduetan, eskatuko du agiria, borondatezko ordainketa aldian.
- Epea igaro ondoren:
Borondatezko epea igaro ondoren, premiamendu prozedura betearazleari ekingo zaio eta ordaindugabeko kuotak ehuneko 5eko gainkarguaz kobratuko dira, otsailaren 28ko Arabako 2005/06 Foru Arauaren 28 artikuluak xedatutakoari jarraituz.