IBI zerga ordaintzeko borondatezko epea

IBI edo 2020 ekitaldiko ondasun higiezinen gaineko zerga ordaintzeko epeak adostu dira.

Ordainketak borondatezko aldian 2020 ekitaldiko ezaugarri bereziko, hiri-lur eta landa-lur ondasun higiezinen gaineko zergaren ordainagiriak, 2020ko irailaren 1etik urriaren 31ra bitartean, biak barne, borondatezko aldian
ordaintzeko jendaurrera aterako dira.
Bankuan helbideratuta dauden erreziboak, irailaren 21ean kobratuko dira.
Helbideratuak ez dauden erreziboak berriz, helbide fiskalera bertara bidaliko diegu zorretan dutena ordaintzeko beharrezkoa duten agiria. Zorretan dagoena agiri hori eskura eduki ezean edo irailaren 16rako agiri hori jaso ez badu, Udaletxean, bulego orduetan, eskatuko du agiria, borondatezko ordainketa aldian.
Borondatezko epea igaro ondoren, premiamendu prozedura betearazleari ekingo zaio eta ordaindu gabeko kuotei otsailaren 28ko 6/2005 Foru Arau Orokorrak xedatutako errekargua gehituko zaie.

Honen iragarkia kaleratu da Arabako Lurralde Historikoaren aldizkari ofizialean, gaurko datarekin.

 

Albiste gehiago →