Ibarran hainbat konponketa jarri dira martxan
Alde batetik, parkean jarri zen tirolinari egurrezko lurra jarri zaio, eguraldi bustiarekin ere gunea erabilgarri egoteko eta sortzen zen lokatza ekiditeko. Lan hau Protec-ek egin du, eta 3.309,35 euroko kostua izan du.
Beste alde batetik, Excavaciones Arrasate enpresarekin Ibarrako kaleetako konponketa txiki batzuk lotu dira, datozen egunetan egingo direnak:
- Ibargoia eta Pedro Inazio Barrutia kalea elkartzen diren lekuan, apurtuta dagoen espaloi zatia, 1.001,88 €.
- Nardeaga eta Osteta kaleak elkartzen diren aldapa hasieran arlosak apurtuta eta bidea jaitsita dago, oinarri indartsuagoa egin eta arlosa sendoak jarriko dira: 1933,58 €. Lan hori egiteko, Nardeagako lotura itxi beharko da eta kotxez etxera joateko Ostetakoek kontrako norabidetik joan beharko dute, konpondu eta lana sikatu arte.
- Plazan kotxe edo kamioi batek apurtu zuen “bolardoa” konpontzea, 453,75 €.
- Kultur-etxetik Nardeaga kalera joateko espaloian gaixo zegoen arbola bat kendu zen. Orain, geratu zen zatia guztiz kendu eta espaloia jarriko da inork estropozu egin ez dezan: 995,83 €.