Ibarrako konposta guneetako erabiltzaile berrientzako bilera
Gaur 18:00etan Udaletxeko pleno aretoan bilera, Ibarrako konposta guneetako erabiltzaile berrientzako.
Aramaioko Udalak, hondakinen kudeaketa jasangarria bultzatzeko eta ekonomia zirkularra sustatzeko duen konpromisoa berretsiz, beste bi auzo konpostaje gune jarri ditu. Otsailaren 1etik aurrera martxan egongo dira. Guztira, herrian lau gune daude.

Gaur egun, sortzen dugun hondakinen %40 inguru, materia organikoa da. Tokian tokiko Konpostajearekin, hondakin organikoa era jasangarri eta ekologiko batean murrizten dugu. Gainera, konposta lortzen dugu, lorategi edo baratzetan erabili dezakegun ongarri naturala.
Bilera informatiboak:
Auzo konpostaje guneen funtzionamendua eta bete beharreko jarraibideak azaltzeko, bi bilera informatibo antolatu dira. Erabiltzaile bezala parte hartu nahi duen pertsona orori zuzenduta daude:
- Lehenengo bilera: Gaur, urtarrilaren 13an, 18:00etan pleno aretoan
- Bigarren bilera: Urtarrilaren 21ean izango da