HUHEZIren jardunaldia:  ‘Euskara Eta Kulturartekotasuna Hezkuntza Komunitateetan’

Abenduaren 1ean egingo den jardunaldian jorratuko dira UEMAko hainbat herritako hezkuntza komunitateetan azken bi ikasturteetan gauzatzen ari diren esperientziek egindako ekarpenak.

Jardunaldia Eskoriatzako campusean izango da. Ekitaldia irekia izango da, baina, aldez aurretik, interesatuek izena eman behar dute (lotura hau erabili).

 

EGITARAUA

09:00 Harrera.

09:15 Sarrera.

09:30 Euskara eta kulturartekotasuna. Praktika onak.

10:15 Kurtso hasierako bileraren eraldaketa.

11:00 Proiektuaren zabalkundea: 18 herri berri.

11:30 Atsedena.

12:00 Herrian ere eragitea.

12:30 Gurasoen partaidetza

13:15 Denon arteko elkarrizketa irekia. Galderak eta ekarpenak.

13:45 Hurrengo urratsak eta itxiera

 

Informazio zabalagoa