Aramaion bizi

Hondakinen kudeaketa

Konpostajea

Prozesu naturala da eta, prozesu horren bidez, gure etxean sortutako hondakin organikoak, eraldaketa biologiko baten bitartez, konpost bihurtzen da.

Ingurumenaren ikuspuntutik hondakinak gutxitzea izan behar da helburu nagusia, eta hondakin organikoari dagokionez, tokian tokiko konpostajea da zalantzarik gabe, aukerarik egokiena.

Aramaion, etxeko konpostaje indibiduala bultzatzeaz gain, dagoeneko bi auzo konpostaje gune ditugu martxan, bat Aita Gabirel kalean, eta bestea Osteta kalean.

Osteta kaleko konpostagunea.

Aita Gabirel kaleko konpostagunea.

Auzo konpostaje gunean parte hartzeko eskaera orria

Izena eman dezakezu gune hauetan parte hartzeko, eskabide orria bete eta udal bulegotan aurkeztuz, edota ingurumena@gorbeialdea.eus helbidera bidaliz.

Hainbat datu

Konpostari esker errefusa gutxitu dugu. 2018. urtetik 2019ra, konpostari esker 21 tona errefus gutxiago sortu dugu, hau da, errefusa %7an murriztu da. Baina, oraindik ere 262 tona sortzen dugu, beraz, oraindik ere badugu zertan hobetu!!

Horregatik, animatu zu ere eta eman izena honako helbide elektronikoaren bidez: ingurumena@gorbeialdea.com

Informazio praktikoa