Hondakinen bilketa datuak hobetu dira azken urteotan

Datu orokorrak kontuan hartuta, azken urteotan hondakin gehiago sortu dugu Aramaion baina badirudi gaikako bilketa selektiboak gora egin duela.

Datuak txostenean bilduta

Arabako Foru Aldundiak argitaratu berri duen «Hondakinen Ikuskaritzako 2019.urteko txostenean» azaltzen diren datuen arabera, Araba mailan herritar bakoitzak batazbeste urtean 409 Kg/hondakin sortzen du, iaz baino %3 gutxiago. Hondakinen sorrerari dagokionez bilakaera mantsoa, baina zentzu onean doala esan daiteke.

Bilketa selektiboari dagokionez ordea, oraindik ere sortzen dugun hondakinen %66a errefuseko kontenedorera botatzen da, eta hemen dago zalantzarik gabe erronkarik nagusiena.

Aramaiori dagokionez, datuak Araba mailan baino nabarmenki hobeak dira. Hona hemen azken bi urteotako hondakinen sorrera eta bilketa selektiboari buruzko datuen laburpena:

HONDAKINEN SORRERA ARAMAION
Hondakin sorrera (Kg hondakin/ bizt / urtean) 2018.urtean 2019.urtean
299 Kg/bizt/urte 342 Kg/biz/urtean

Nahiz eta hondakinen sorrerari buruzko datuak gora egin, hondakin mota bakoitzeko bilketa selektiboari buruzko datuak nabarmenki hobera egin du Aramaion, ondorengo taulan ikus daitekeen bezala:

HONDAKINEN GAIKAKO BILKETA ARAMAION
  2018.urtean 2019.urtean
Bilketa bateratua (Errefusa) 64 % 52 %
Bilketa selektiboa (hondakin mota bakoitza dagokion kontenedorean)  

36 %

 

48%

 

Hondakinen frakzio organikoari dagokionez, auzo konpostaje eta etxeko konpostajearen eragin zuzena antzemanten da datuen analisian.  Gauzak horrela, 2019. urteko datuen arabera, Aramaion urtean 72.000 Kg biohondakin kudeatzen dira etxeko konpostajea eta auzo konpostajearen bidez.

Nahiz eta konpostajeari esker kudeatzen diren biohondakinen datuak estimazioak izan (ez dago etxeko konpostajea neurtzeko metodologia zehatzik), honen ondorio zuzena «errefus»-eko kontenedorean ikusten da oso argi, eta hemen bai, datuak zehatzagoak dira, kontenedore honetan jasotzen dena pisatu egiten baita.

Errefuseko kontenedorean jasotzen diren hondakinei erreparatuta, 2019.urtean %6,5-a murriztu egin da 2018.urteko datuekin konparatuz. Honek bide onetik goazela adierazten digu, baina ez gara honekin konformatu behar, eta apurka apurka Aramaion eredu jasangarri baten alde lanean jarraitu beharra dago.

Edonola ere, Aramaioko udaletik eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu lan honetan inplikazioa erakusten duzuen herritar guztiei, eskerrik asko danoi eta segi horrela!

 

Albiste gehiago →