Hondakin organikoa sailkatzeko kuboetan idatziko den lelo lehiaketa

Aramaioko hondakin organikoen kudeaketan herritarrek duten konpromisoa indartsua da. Herritaren konpromiso hau zabaltzeko ahaleginean, hondakin organikoa biltzeko KUBO GEHIAGO banatuko ditu Udalak herrian.

Kuboetan hondakin organikoaren sailkapenerako konpromisoa eskatzeko LELO BAT ipiniko da. Horren harira udalak LELO LEHIAKETA antolatu du.

Honakoak izango dira baldintzak:

· Leloak esaldi bat izan beharko du.

· Leloak euskaraz izan beharko du.

· Leloak urtez urte erabiltzeko aukera eman behar du.

· Parte hartzaile bakoitzak 2 lelo aurkeztu ditzake.

Leloak honela aurkeztu daitezke: Udaletxean edo emailez: ingurumena@gorbeialdea.eus

EPEA: Maiatzaren 31 baino lehen.

Sari bakarra izango da: Aramaioko Ekonomatoko produktuekin osatutako SASKI BAT

Irabazlearen leloa, hondakin organikoa biltzeko kuboetan ipiniko da.

 

Albiste gehiago →