Hitzaldia eskainiko du Oier Araolazak: «Emakumeak euskal dantzetan»

Oier Araolaza Arrieta dantzaria da. Eibarko kezka dantza taldean eta Donostiako Argia dantzari taldean aritzen da dantzari. Horrez gain, kurrikulum luzea du baina aipagarria da 2020an “Genero-identitatea euskal dantza tradizionalaren eraikuntzan” liburua argitaratu zuela eta horixe izango du hizpide Aramaioko hitzaldian.

Parte hartu dute emakumeek euskal dantzetan?

Bada ideia bat XX. mendean luze eta zabal agertu eta errotu dena ukatzen duena emakumeek euskal dantzetan parte hartu zutenik. Egia da hori? Gezurra da? Okerra bada nork asmatu du gezur hori? Emakumeak dantzatzen baziren, nola dantzatzen ziren? Gizonek bezala ala bazen emakumeek dantzatzeko modu berezi bat? Bada gizonezko bezala dantzatzeko era bat eta emakume bezala dantzatzeko beste bat?

Honetaz eta beste hainbat gauzetan arituko da Oier. Hitzaldia entzuteko erreserbatu zure sarrera hemen:

Hitzaldia.- «Emakumeak euskal dantzetan: gezur baten historia»

 

Albiste gehiago →