Hitzaldia: «Emakumeen kontrako biolentzia ereduak»

Azaroaren 25eko egitarauari hasiera emateko, bihar ostirala hitzaldi interesgarria eskainiko da, arratsaldeko 6etatik aurrera kultura etxean.

«Diferentes formas de violencia contra las mujeres» da izenburua eta Norma Vázquez feminista izango da hizlaria. Psikologa da eta gaiarekin lotuta ikerketa asko egin ditu. Beraz, zalantzarik gabe, oso hitzaldi interesgarria izateko osagarri guztiak ditu.

 

Horrez gain, egitaraua osatzeko, azaroaren 25ean erasoen aurkako kalejira zaratatsua egingo da, arratsaldeko 5:30etatik aurrera kultur etxetik behera.

Eta azaroaren 30ean, zine foruma eskainiko da, «Custodia compartida» filmarekin.

Albiste gehiago →