Hitzaldia asteartean: «Teknologiarekin euskaraz komunikatu ahal izateko auzolan digitala»

Euskararen Egunaren egitarau barruan, azaroaren 28an, Common voice-eko lagunek hitzaldia emango dute kultur etxean, 18:30ean. Gaitu kanpaina zer den azalduko dute, bai eta makinei euskaraz «irakasten» norberak nola lagun dezakeen azaldu ere.