«Hitzak mendietan» ekimena jarri du martxan Txirritolak
Txirritola euskara elkarteak «Hitzak mendietan» ekimena jarri du martxan. Urrian hasi eta azaroaren 22a bitartean luzatuko da.
Metodologia hauxe izango da:
- Mendi tontorretan (buzoietan) koaderno txiki bat egongo da eta bertan istorio baten hasiera.
- Mendi tontorrak: Muru, Tellamendi, Orixol, Jarindo eta Asentsio.
- Nahi duenak idatzitakoari jarraipena emateko aukera izango du eta zatitxo bat edo esaldi bat idatzi.
- Horrela, istorio kolektiboa sortuko dugu.
- Ekimena bukatzen denean, elkarteak erabakiko du nola publikatu.