HIRU HANDIAK proba Aramaiotik igaroko da: Naturarekin bat egiten duen kirol ikuskizuna

Asteburu honetan, Aramaio izango da HIRU HANDIAK mendi proba enblematikoaren eszenatokietako bat, Euskal Herriko hiru tontor handiak lotzen dituen ibilbidean parte hartuko duten ehunka lagun bilduko dituena.

Aramaioko Udalak kirolarien giroaz eta esfortzuaz gozatzera animatzen ditu herritarrak, ingurune naturala errespetatzearen garrantzia gogoratuz. Hondakinik ez uztea, seinaleztatutako bidezidorretan egotea eta guztiok partekatzen dugun paisaia zaintzea eta garbi mantentzen laguntzea eskatzen da.

Azkenik, ehiztarien kolektibo ezberdinei gogorarazten zaie ondoren zehazten diren ehiza postuak erabiltzea debekatuta egongo dela asteburu honetan zehar kirol proba honek duen ibilbidearekin oztopoak ez eragiteko:

  • Larrazabal: 1 eta 2 eta 10etik 18ra
  • San Kristobal: 2tik 8ra
  • Jarindo-Maroto: 1etatik 8ra, 12tik 16ra, 20a eta 21a

 

Animatu, parte hartu eta ikuskizunaz gozatu!