HH3, HH4 eta HH5eko umeei zuzendutako udako ekintzak

Pandemia egoeran gauden honetan, aisialdiaren inguruko hausnarketan aritu gara. Hausnarketa horren ondorioz, Aramaioko Udalak uztaileko aisialdia hiru adarretan banatzea erabaki zuen, adinaren arabera. Horietako talde bat 2014-2016 urte bitartean jaiotako haurrek osatzen dute (2017 adierazi genuen aurreko mezu batean, baina akatsa zen). 

Talde honi zuzendutako eskaintza bat egiteak zalantza ugari sortu dizkigu segurtasun neurriak modu egokian txertatzeko zailtasunak direla eta. 

Gai hau lantzeko gurasoak bilera batera deitu genituen eta bertaratu zirenen iritziak, beharrak, gogoetak aintzat hartuz, adin tarte horretako umeek dituzten premiak erdigunean jarririk, udako ekintzen eskaintza zabaltzea pentsatu dugu.

udalekuak2.0

Hori dela eta, uztailaren 13tik 24ra bitartean HH3-4-5eko umeei zuzendutako ekintzak antolatuko ditugu, 10:00etatik 13:00etara.

Bistan da, segurtasun neurriak bete behar ditugula eta ekainaren 17an, EHAAn, argitaratu zen dekretua oinarritzat hartuko dugu programazioa egiteko orduan.

UDAKO EKINTZAK: irizpide berriak

Egitaraua egiteko irizpide hauek erabiliko dira:

  • Segurtasun neurriak errespetatzea
  • Ahal den guztia aire librean izatea.
  • Interakzio fisiko ahalik eta gutxien eskatzen duten ekintzak izatea.
  • Materiala ez da partekatuko parte hartzaileen artean.
  • Herriko leku desberdinetan egongo da talde bakoitza aldiro.

Herri bateko eragileen arteko komunikazioa ezinbestekoa bada, aurten are eta nabarmenagoa da hori. Hori dela eta, informazioa ahalik eta argien emateko, zalantzak eta kezkak argitzeko… uztailaren 9an bilerak egingo ditugu. Egun batzuk barru bilera horien deialdia bidaliko dugu protokoloaren zehaztapenak eta talde bakoitzari dagokion egitarauarekin batera.

Bilera honetara etortzea garrantzitsua dela deritzogu hainbat baimen eta erantzukizu-orri sinatu beharko baitituzue. 

MATRIKULA:

  • Lehen umea: 40€
  • Bigarren umetik aurrera: 20€ umeko
  • Kontu korronte zenbakia: ES38 3035 0161 29 1610004897
  • Kontzeptuan guraso edo legezko tutorearen izen abizenak adierazi behar dira.

(LHko umeei zuzendutako udalekuetan jadanik izena eman duen seme alabarik izanez gero, HHkoei zuzendutako ekintzen matrikula 20 eurokoa (umeko) izango da)

IZEN EMATEA:

Albiste gehiago →