Herritarrek egutegiak eta aldizkariak jasoko dituzte egunotan etxean
Udala egunotan dabil etxez etxe hainbat gauza banatzen. Hain zuzen ere, Gorbeialdeko Kuadrillako 2023ko egutegia eta Gorbeia Berri aldizkaria; Udalaren egutegia, ‘Aibala’ aldizkaria, hondakinen inguruko kanpainako eskuorria informazio garrantzitsuarekin; eta, azkenik, UEMAko aldizkaria.
Etxe batzuetara banatu da dagoeneko, eta laster etxe guztietan jasoko dute aramaioarrek aipatutako guztia.