Herritar talde batek martxan jarri du kanpaina, Osakidetzan oinarrizko zerbitzu jarraitua eskatzeko
Aramaioko herritar talde batek sustatuta, martxan jarri da kanpaina, Osakidetzari oinarrizko zerbitzu jarraitua eskatzeko. Honako idatziaren bitartez eman dute kanpainaren berri:
Euskaraz:
Auzotar hori! Honen bitartez herri mailan martxan jarri dan ekimen baten berri ematera gatoz. Osakidetzan oinarrizko zerbitzu jarraitua eskatu nahi dugu. Hau da, mediku eta erizain zerbitzu jarraitua.
– Nola? eskaera egiteko ereduak sortu ditugu, euskaraz eta gazteleraz. Udaletxean eta liburutegian eskuragarri daude. Herritarrok, bakoitzak bere hizkuntzan, eskaera egitea litzateke helburua, eta toki berean uztea (udaletxean edo liburutegian).
– Garrantzitsua: ez da beharrezkoa pertsonalki eramatea. Beste norbaitek eraman dezake zurea. Baina beharrezkoa da norberak sinatu eta norbere DNI/NAN eramatea. Udaletxean edo liburutegian egingo dizue fotokopia, eskaerarekin entregatzeko.
– Osakidetzara bideratu. Ondoren, guztiak batu eta Arrasateko Pazienteak atenditzeko zerbitzuan entregatuko ditugu, ekintza bateratu batean
– Epea. Maiatzak 31
Gaztelaniaz:
Kaixo, a través de este mensaje venimos a dar a conocer una iniciativa que se ha puesto en marcha en Aramaio. Queremos solicitar a Osakidetza un servicio básico y continuo en nuestro centro de salud. Es decir, un servicio médico y de enfermería continuo.
– ¿Cómo? Para ello, hemos creado modelos de solicitud en euskera y castellano, que están disponibles en el Ayto y en la biblioteca. El objetivo es que cada uno/a realice su solicitud, en el idioma que elija, y la entregue en el mismo sitio.
– Importante: no es necesario entregarla personalmente. Pero sí es necesario firmarla y llevar el DNI. En el Ayuntamiento o en la biblioteca realizarán una fotocopia, que se adjuntará a la solicitud.
– Remitir a Osakidetza. Tras finalizar el plazo, recogeremos todas las solicitudes y las entregaremos, en una acción conjunta, en el servicio de Atención al Paciente de Arrasate.
– Plazo. 31 de mayo