Herriko taldeek Sastiñan entseatzen hasiko dira

Aramaion sei musika talde daude eta orain arte erabili izan duten lokalak ez duenez COVID 19aren segurtasun neurriak betetzen, Sastiñan entseatzen hasiko dira.

Horretarako, beraien artean antolatuko dira eta Aramaioko Udalak ezarritak neurriak bete beharko dituzte.

Protokolo berezia gauzatu da. Horren arabera, goizeko 10:00-21:00 artean egingo dituzte saioak. Aldiro talde bakarra izango da barruan.

Onartu den protokoloa hemen kontsultatu daiteke:

COVID-19. Legedia, jarraibideak eta aholkuak

 

Albiste gehiago →