Herriko taldeek kultur etxeko gelak erabiltzeko jarraibideak
Datorren ekainaren 1ean Kultura Etxeko liburutegi zerbitzua martxan jarriko da eta herriko taldeek aukera izango dute beraien gelara igotzeko eta materiala hartzeko, adibidez.
Herriko taldeek jarraitu beharreko jarraibideak:
- Nahiz eta gela hauek itxita dauden, liburutegiaren arduradunarekin adostu daiteke bertara sartzea materiala hartzeko.
- Bileraren bat egin behar izanez gero, liburutegiaren arduradunarekin adostu beharko da eta berak zehaztuko du non eta nola egin. Berarekin kontaktuan jartzeko liburutegiaren ordutegia errespetatu beharko da.
- Beraz, herriko taldeek aukera ezberdinak izango dute Kultura Etxeko gelak erabiltzeko, beti ere neurriak zainduta eta Olga Jauregi, liburutegiko arduradunak kudeatuta.
- Berarekin kontuan jartzeko: kulturetxea@aramaio.eus – 945 445 374
- Ordutegia:
- astelehen, asteazken eta ostiraletan 17:00-19:00
- astearte eta ostegunetan 11:00-13:00