Herriko nagusienak omendu dira
Ohikoa da Jubilatuen Eguna ospatzen denean, Aramaioko emakume eta gizonezko nagusiena be omentzea. Aurten ez dugu Jubilatuen Eguna ospatu baina modu xume batean izan bada ere, herriko emakume ta gizon nagusienak omendu dira. Udalaren ordezkarien bisita jaso dute gaur, Lierni Altuna eta Kristina Etxausia izan dira beraiekin.
Momentu honetan, Carmen Zurbano Egaña da Aramaioko emakume nagusiena.
1923ko otsailaren 12an jaio zen, beraz, 97 urte ditu.
Eta Fermin Etxebarria Elorza da gizonezko nagusiena.
1928ko uztailaren 7an jaio zen eta aurten 92 urte bete ditu.
Zorionak!!