Herriko establezimendu guztiek ireki dituzte ateak

COVID-19ak eragin duen egoera bereziaren aurrean, Aramaioko establezimenduak poliki poliki joan dira ateak irekitzen. Batzuk, dendariak, etenik gabe aritu dira, beste batzuk bigarren fasean hasi ziren lanean eta azkenak hirugarren fase honetan.

Guztiek bat egin dute osasuna bermatzeko hartu behar diren neurriekin eta establezimendu guztietan jarri dira hori adierazteko kartelak.

Captura de pantalla 2020-06-12 a las 8.39.08 Captura de pantalla 2020-06-12 a las 8.38.53 Captura de pantalla 2020-06-12 a las 8.38.40

Guztietan gogorarazten da zentzuk jokatu behar dela, neurriak errespetatuz.

Dendari, tabernari edo beste edozein establezimenduetan horrelako kartelik behar izanez gero, udaletxean eskatu beharko da. Pertsonalizatu egiten dira, beraz, bakoitzak behar duenaren araberako testua moldatuta diseinatuko da.

Hirugarren fasean

Pasa den ekainaren 8tik hirugarren fasean gaude. Fasearekin loturiko legedia, jarraibideak eta aholkuak hemen daude kontsultagai:

COVID-19. Legedia, jarraibideak eta aholkuak

Albiste gehiago →