Herriko bi pertsona nagusienak omendu dira

Bihar, urriko azken zapatuan ospatuko dugu Jubilatuen eguna Aramaion eta data hori kontuan hartuta, herriko gizon eta emakume nagusienak ere omendu dira.

Gaur jaso dute udal ordezkarien bisita: Pablo Gardoki Mazmela, 97 urtetakoa; eta Matilde Errasti Zubizarreta, abenduan 98 urte beteko dituena. Pablorekin Ibargoiako bere etxean kontu kontari egon ondoren, argazkia atera dute. Baina Matilde ondoezik dagoenez, familiartekoekin egon dira Eguzkierripako Ibabe baserrian eta gero etxe atarian egin dute argazkia.

 

Zorionak bioi!

Albiste gehiago →