Hemen da XVIII. orri- markagailu lehiaketa
Kuadrillak antolatzen du urtero lehiaketa hau. Hementxe oinarriak:
1.-GAIA.– Orri-markagailuaren marrazkia, leloa edo testuaren gaia norberak aukera dezake.
2.-MAILAK.-
Benjaminak: 2 urtetik 5era (2018-01-01etik 2021-12-31ra jaiotakoak)
Kimuak: 6 urtetik 10era (2013-01-01etik 2017-12-31ra jaiotakoak)
Haurrak: 11 urtetik 14ra (2009-01-01etik 2012-12-31ra jaiotakoak)
Gazteak: 15 urtetik 17ra (2006-01-01etik 2008-12-31ra jaiotakoak)
Helduak: 18 urtetik 65era (1958-01-01etik 2005-12-31ra jaiotakoak)
Senior: 66 urtetik aurrera (1957-12-31 baino lehen jaiotakoak)
3.-NEURRIAK ETA EUSKARRIA.– Lanak folio edo kartulinan aurkeztu behar dira. Neurriak honakoak izango dira: 4,5 x 21 zm, oinarri batean itsatsi gabe. BESTELAKO NEURRIRIK EZ DA ONARTUKO. Alde batetik
bakarrik.
4.-AURKEZTEKO EPEA.– 2023ko AZAROAREN 23a arte.
5.-AURKEZTEKO TOKIA ETA ERA.-
Gehienez hiru lan aurkeztu ahal izango ditu lehiakide bakoitzak. Orri-markagailuek lehenago argitaragabekoak edo/eta beste lehiaketaren batean saritu gabekoak izan beharko dute. Ez dira onartuko irudi, marrazki edo/eta pertsonaia ezagunak dituzten orri-markagailuak.
Edozein herri liburutegitan, udal bulegotan edo Gorbeialdeko Kuadrillako bulegoan aurkez daitezke, eskutik eskura edo ziurtatutako postaren bidez.
Itxitako kartazalean aurkeztu beharko dira obrak, kanpoaldean honako lema hau jarri beharko zaizkiolarik: “ XVIII. Orri-markagailu lehiaketa- Gorbeialdeko Kuadrilla” eta kategoria. Kartazal honetan beste kartazal bat sartu behar da datu hauekin: izena, bi abizen, NAN zenbakia, jaiotze data, telefonoa eta helbidea.
6.-SARIAK.- Hiru sari kategoria bakoitzeko.
Lehiakide bakoitzak sari bakarra eskuratu ahal izango du.
1go saria: 150 € 2. saria: 100 € 3. saria: 60 €
Benjaminak: Sari bakarra: 40 €
Senior: Sari bakarra: 40 €
7.– EPAIMAHAIA.–
Gorbeialdeko Kuadrillako presidenteak epaimahaikideak izendatuko ditu eta ezin izango da haien erabakiaren aurka jo.
Abenduaren 11tik aurrera irabazleen izenak Gorbeialdeko Kuadrillako webgunean jakinaraziko dira.
8.– SARI BANAKETA ETA JABETZA.-
Saritutako obrak Gorbeialdeko Kuadrillarenak izango dira, berau jabe bakarra izanik, eta obrak ustiatzeko eskubideak Gorbeialdeko Kuadrillaren esku utziko dituzte egileek. Sarituek beraien lanetan izena ipintzeko baimena ematen diote.
Sarituak izan ez diren lanak Kuadrillako egoitzan berreskuratu ahal izango dira 2024ko urtarrilaren 12a arte. Epe horretan jaso ez direnak Gorbeialdeko Kuadrillaren jabetzan geratuko dira.
BALDINTZAK BETETZEN EZ DITUZTEN OBRAK EZ DIRA ONARTUKO