Helduentzako oporren programa

Ekainaren 27tik uztailaren 19a bitartean aukera egongo da helduentzako oporren programan izena emateko. Honako programa hauen artean egin beharko da aukeraketa: Penintsula edo Balearrak, Kanariak, Portugal, kultur zirkuituak eta natura turismoa.

Baldintzak:

Eskatu ahal izateko, hauek dira baldintzak, kasuan kasu aztertuta:

  • Sistema publikoko erretiro‑pentsioduna izatea.
  • Alarguntasun pentsioduna eta 55 urte edo gehiago izatea.
  • Beste kontzeptu batzuen pentsioduna edo dirulaguntzen onuraduna izatea eta, kasu horietan guztietan 60 urte edo gehiago izatea.
  • Gizarte segurantzako sistemako titularra edo onuraduna izatea eta 65 urte edo gehiago izatea.
  • Bueltatu den emigratzailea izan eta egondako herrialdeko sistema publikoko Gizarte Segurantzako pentsioduna izatea.

Ezkonkideak edota izatezko bikoteak parte har dezake eta ez ditu baldintzak bete behar.

Seme/alaba elbarria lagun gisa joatea onartuko da, baldin eta elbarritasun‑gradua %45 edo gehiagokoa badu.

Informazio gehiago behar izanez gero edo eskaerak egiteko, udaletxeko oinarrizko Gizarte Zerbitzura joan beharko da.

Albiste gehiago →