Helduentzako oporren programa
Uztailaren 1etik 22a bitartean aukera egongo da helduentzako oporren programan izena emateko. Honako programa hauen artean egin beharko da aukeraketa: Penintsula edo Balearrak, Kanariak, Portugal, kultur zirkuituak eta natura turismoa.
(Penintsula edo Balearrak, Kanariak, Portugal, kultur zirkuituak eta natura turismoa)
BALDINTZAK:
- Sistema publikoko erretiro‑pentsioduna izatea.
- Alarguntasun pentsioduna eta 55 urte edo gehiago izatea.
- Beste kontzeptu batzuen pentsioduna edo dirulaguntzen onuraduna izatea eta, kasu horietan guztietan 60 urte edo gehiago izatea.
- Gizarte segurantzako sistemako titularra edo onuraduna izatea eta 65 urte edo gehiago izatea.
- Bueltatu den emigratzailea izan eta egondako herrialdeko sistema publikoko Gizarte Segurantzako pentsioduna izatea.
Ezkonkideak edota izatezko bikoteak parte har dezake eta ez ditu baldintzak bete behar.
Seme/alaba elbarria lagun gisa joatea onartuko da, baldin eta elbarritasun‑gradua %45 edo gehiagokoa badu.
Informazio gehiago behar izanez gero udaletxeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzura joan zaitezkete.