Haziaraba in the Mapping Jaialdia azaroan

Badator berriro Haziaraba in the Mapping Jaialdiaren Aramaiora. Aurten hiru ekintza egingo dira azaroan; guztiak kultur etxean izango dira. Parte hartzeko izena eman behar da udaletxean (Itxaso Aspiazu: 945445016).

Azaroren 5ean (17:00): Nomadak ikuskizuna

“Mundua ezagutzeke dugun esparru zabala da. Han barrena ibiltzen dira, leku batetik bestera, jakin-min handiko bi emakume nomada. Saka eta Taman dira, eta esperientzia berrien bila lurralde ezezagunak arakatzea maite dute. Egun batean, munduan noraezean, sorpresaz beteriko leku bitxi, desordenatu eta kaotiko batera heltzen dira.
Materialak poetikoki eraldatzen dira, eta lerro batzuk, puntu batzuk edo paperezko plano batzuk tipi, horma edota uhar bilakatzen dira. Bitartean, arrautzaren barneko bizitzak taupaka darrai”.

Azaroaren 12an (17:00): Minimach animazio zinema

“Stop motion animazioa, 3Dko marrazki bizidunak eta film labur irudiztatuak dau- de istorio poetikoko programa honen barruan, Festibalaren lehiaketa sekziokoak. Gainera, ikusleak atal honetako epaimahaiko parte izango dira, baita esperientzian parte hartzen duten beste familiak ere.
Zinema plurala eta sormenezkoa, munduko hainbat tokitako sorkuntza zinema- tografikoak barne hartu nahi dituena, entretenitzeko, ikusmen-pertzepzioa hazte- ko eta irudimena suspertzeko”.

Azaroaren 22an (18:00): Kutxak askatu tailerra (plaza mugatuak)

“Familiekin egiteko praktika eszeniko proposamen bat da, eta Europa Creativaren Sense Off Sharing proiektuaren barne dago.
Kutxak jolaserako elementu unibertsalak dira, eta baita umeek eta nagusiek elkarrekin bere imajinazioa garatzen eta sormena indartzen laguntzeko material eszenikoak ere. Gainera, kutxen azterketa, esperimentazio eta transformazioak hainbat banakako eta talde dramatizazio egoerentzat onuragarriak dira.
Honelako materialak erabiltzeak berrerabiltzeko elkarrekin lan egitea bultzatzen du, eta birziklapena sustatzen du, gaur egun oso garrantzitsua baita”.

Jaialdia hurrengo filosofian oinarritzen da: Artea eta Kultura hazkuntzako tresna ordezkaezinak dira, eta kalitatezko loturak sortzen dituzte nagusien eta haur txikien artean, eta baita haur txikien eta beraien gizartearen artean ere.