Haziaraba in the Mapping Jaialdia Aramaion
Haziaraba in the Mapping Jaialdiaren barruan hiru ekintza egingo dira Aramaion, azaroan zehar eta parte hartzeko izena eman behar da udaletxean.
Helburua kontakizun zirraragarri eta harrigarri bat sortzea da, programazio eszeniko soila gainditzen duena, TOPAKETA, KONTENPLAZIOA eta ESPERIMENTAZIOA integratzeko.
Hiru ekintzak hauek dira:
1.- Azaroak 8: 16:30 eta 17:45 (2-5 urte) “Zerupean” ikuskizun interaktiboa: Bi saio egingo dira. Plaza mugatuak!

Egun batean, bi pertsonaiek beren begiradak gurutzatuko dituzte ezohiko gauza bat egitearekin batera: txokolatea probatzea, dastatzea, gozatzea! Honela, materia beren ahoetara erortzen den bitartean, beren begiek gozamena islatuko dute eta beren soinekoak sentipenez beteko dira.
3.- Azaroak 20, 18:00: “Minimach animazioa” zinea. ( 2-6 urte): Stop motion animazioa, 3Dko marrazki bizidunak eta film labur irudiztatuak daude istorio poetikoko programa honen barruan, Festibalaren lehiaketa sekziokoak. Zinema plurala eta sormenezkoa, munduko hainbat tokitako sorkuntza zinematografikoak barne hartu nahi dituena, entretenitzeko, ikusmen-pertzepzioa hazteko eta irudimena suspertzeko.
Izena eman udaletxean!

