Hautesle errolda kontsultatzeko epea irekita
2023ko uztailaren 23an egingo dira Diputatuen Biltzar eta Senaturako Hauteskundeak
2023ko ekainaren 5etik 12ra (biak barne), hautesle-errolda ikusgai dago udaletxean, udal bulegoko ordutegian. Erreklamazioak egitea nahi izanez gero, epe horren barruan egin behar dira.
Ziurtagiri digitala izanez gero, norberaren egoerari buruzko kontsultak egin ditzakezu INEren web orrian: www.ine.es “censo electoral” atalean.
Hauteskunde prozesuari buruzko informazioa jaso nahi izanez gero, 900343232 telefono zenbakira deitu edo www.ine.es orrian ikus dezakezue.