Haur sahararrak udan etxean hartzeko kanpaina
Oporrak Bakean programaren bidez haur sahararrak uda pasatzera etortzen dira Euskal Herrira. Dagoeneko urte luze pasatu dira errefuxiatu kanpamentuetatik lehen taldea uda pasatzera heldu zenetik, baina proiektua abiatzeko ikusi ziren arrazoiak indarrean jarraitzen dute.
Abian da uda honetan haur saharar bat etxean hartzeko kanpaina; interesa izanez gero, honako hauetan galdetu/kontsulta dezakezu:
- afanisalava@gmail.com
- www.afanis.org
- 650134011 / 665711947
Programa honi esker, haur saharar errefuxiatuek (8-12 urte) udako hilabeteak familia euskaldunetan edo udalekuetan igarotzen dituzte.
Harrera egiteko arrazoiak hurrengoak dira:
- Haurrak basamortuko udako baldintza gogorretatik aldentzea (udan 50 gradu baino gehiagoko tenperaturak, are ekaitzak…).
- Haurren osasuna hobetu elikadura orekatu baten bitartez, egunean bost bazkari eginez, elikagai fresko, barazki, fruta, proteinak eta abar hartuz.
- Oinarrizko osasun azterketak egin eta kanpamentuetan antzeman edo tratatzea zaila diren gaitzak artatu: ikusmen eta entzumen arazoak, hortzetako gaitzak…
- Haur sahararrek kultura eta hizkuntza berriak eta errefuxiatu kanpamentuetakoa ez den beste errealitate bat ezagutzea.
- Mendebaldeko Sahara eta Herri Sahararraren egoeraren bueltan euskal herritarrak sentsibilizatu.
- Gizarte sahararra eta gizarte euskaldunaren arteko harremana sustatu.