Hasierako onespena eman zaio Aramaioko 9 poligonoko 6 lurzatiaren xedapen-azterketari

Alkatetzak, urtarrilaren 23ko 21/24 ebazpenaren bidez, zera xedatu zuen:

1. Hasierako onespena ematea Corporación OVO12 Coop.-ek aurkeztutako Aramaioko 9 poligonoko 6 lurzatiaren xedapen-azterketari, espedientean jasotzen den dokumentuarekin bat etorriz.

2. Dosierra jendaurrean jartzea, hogei eguneko epean, ALHAOn eta zabalkunderik handieneko egunkarietako batean iragarkiak argitaratuz, interesdun orok aztertzerik izan dezan eta egoki ikusten dituen alegazioak aurkezteko.

Espedientea udal bulegoan izango da ikusgai, Bixente Goikoetxea plazan, adierazitako epean.