Hasi dira egurrezko hesia aldatzeko lanak

Pedro Ignazio Barrutia kalean erreka gaineko egurrezko hesia guztiz ustelduta zegoen eta urtearekin batera hasi dira aldatzeko obrak.

Horrela, egurrezkoa kendu eta hormigoizkoa jartzen ari dira, iraupen gehiago izan dezan, eta modu berean, erreka izkinako segurtasuna bermatzeko.

Escavaciones Arrasate S.L enpresa ari da lanak egiten. Aurrekontua  14.515,89 eurotakoa da.

Albiste gehiago →