Hartu parte San Martin jaietako argazki lehiaketan!
Uztailaren 5etik 8ra, Aramaioko San Martin jaiak izango dira, eta aurten, argazki lehiaketa antolatu da.
Hona hemen lehiaketaren oinarriak:
- LEHIAKIDEAK: Lehiaketa honetan 16 urtetik gorako edozein pertsonak har dezake parte.
- GAIA ETA FORMATOA: San Martin jaiak (zortzi argazki bilduma bakoitzeko, egun bakoitzeko bi ekintza desberdinen argazkia gutxienez batzen dituena). Argazkietan pertsonaren lehen planoak baldin badira, pertsona horren baimena aurkeztu beharko da (umeak badira, gurasoen baimena).
- AURKEZPEN LEKUA ETA DATA: Pertsona bakoitzak argazki-bilduma bakarra (8 argazki) aurkeztu ahal izango du. Argazki bilduma, JPG formatuan aurkeztu behar da: Emailez, itxasokultura@gorbeialdea.eus edo udaletxean. Argazkiekin batera egilearen datuak aurkeztu behar dira (izena eta abizenak, jaiotze data, telefonoa, helbide elektronikoa eta adina). Lanak aurkezteko epea: uztailaren 9a arte. Mezu elektronikoa jaso izanaren baieztapena bidaliko da, hura jaso dela frogatzearren. Aurkeztutako argazki guztiak www.aramaio.eus webgunean jarriko dituzte ikusgai.
- SARIA: Sari bakarra: 200 €
Albiste gehiago →