Hartu parte Aramaioko 2023ko argazki lehiaketan!

Hona hemen lehiaketaren oinarriak:

  • Urriaren 25ean amaituko da argazkiak aurkezteko epea.
  • Parte-hartzaile bakoitzak gehienez hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu,
  • Aramaion egindako argazkiak izango dira; gaia librea da.
  • Aukeratzen diren argazkiak Udalak argitaratzen duen egutegia ilustratzeko erabiliko dira.
  • Lehenago argitaratu edota saritu gabekoak izan beharko dira.
  • Formatu horizontalean aurkeztu beharko dira eta bakoitzak izan behar du: argazkiaren izenburua, tokiaren izena eta data.
  • «jpg» formatuan aurkeztu behar dira udalean edo liburutegian pendrive batean edo emailez bidalita (euskara@aramaio.eus). Emaila erabiliz gero, partaidearen izen-abizenak, harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa gehitu beharko dira mezuan.
  • Neurria: 1 MG baino gehiago izan beharko dute.
  • Argazkiak gainetik berrukitzea onartuko da, baina jatorrizko konposizioa aldatu gabe.
  • Argazkietan pertsonaren lehen planoak baldin badira, pertsona horren baimena aurkeztu beharko da (umeak badira, gurasoen baimena).