Konfinamendu garaian, etxean daude Gorbeialdeko ume, nerabe eta gazteak. Horietako askok, euskaraz aritzeko aukera bakarrenetakoa eskolan izaten dute, eta orain galdu egin dute aukera hori. Horren ondorioz, ume eta gazte askoren hizkuntza-gaitasuna eta hezkuntza-prozesua kaltetu daiteke.

Gorbeialdeko Kuadrilla, «HANDITIK TXIKIRA» ekimenaren barruan, ume eta nerabeei laguntzeko euskarazko mintzapraktikak egiteko bolondresen sare bat antolatzen ari da.

Mintzapraktikak egiteko modua: astean bi aldiz, 15-20 minutuko saioak, mintzakideek aukeratutako bidea erabiliz (skype, whatsapp bideo-deia…). Hala ere, maiztasuna eta iraupena mintzakideek moldatu ahal izango dute. Gu arduratuko gara mintzakideak harremanetan jartzearekin, hortik aurrerakoa, mintzakideen esku geratuko da.

Bi modu daude, beraz, izena emateko:

a) LAGUNDU NAHI DIGUZU? BOLONDRES BILA GABILTZA

Ume/nerabeei laguntzeko, euskaraz ondo moldatzen diren helduak behar ditugu. Interesa baduzu, bete ondorengo formularioa:

https://forms.gle/piT6NgtqFPkhyoWW8

b) ZURE SEMEAK/ALABAK MINTZAPRAKTIKA BEHAR DU?

Zure semeak/alaba mintzapraktika saioetan parte hartzera animatzen bada, bete ondorengo formularioa:

https://forms.gle/e2BCSPVJgyrTFxpU9

Edozein zalantza baduzu, jo Gorbeialdeko Kuadrillako euskara zerbitzura: euskara@gorbeialdea.eus