“Handitik txikira”: eman duzu izena?
Gorbeialdeko ume, nerabe eta gazteei zuzendutako kanpaina da. Eta helburua euskaraz hitz egitea da, hau da, mintzapraktika egiteko sarea lortzea.
Dagoeneko ume batzuk eman dute izena baina oraindik ere aukera dago izena emateko. Beraz, animatu!!!
Nola funtzionatuko du? Izena ematen duten ume eta nerabeen artean astean bi aldiz, 15-20 minutuko saioak egindo dira, mintzakideek aukeratutako bidea erabiliz (skype, whatsapp bideo-deia…).
Bi modu daude, beraz, izena emateko:
a) LAGUNDU NAHI DIGUZU? BOLONDRES BILA GABILTZA
Ume/nerabeei laguntzeko, euskaraz ondo moldatzen diren helduak behar ditugu. Interesa baduzu, bete ondorengo formularioa:
https://forms.gle/piT6NgtqFPkhyoWW8
b) ZURE SEMEAK/ALABAK MINTZAPRAKTIKA BEHAR DU?
Zure semeak/alaba mintzapraktika saioetan parte hartzera animatzen bada, bete ondorengo formularioa:
https://forms.gle/e2BCSPVJgyrTFxpU9
Edozein zalantza baduzu, jo Gorbeialdeko Kuadrillako euskara zerbitzura: euskara@gorbeialdea.eus