Hainbat lan egiten hasi dira aste honetan

Udalak Barrundia SL enpresarekin hainbat lan lotu zituen, eta aste honetan hasi dira lan hauek egiten:

  • Eskolako teilatuan azken eguraldi denboraleak sortutakoak konpondu eta mantentze-lanak: 541,80 €.
  • Udaletxeko teilatuan gaizki dauden teilak ondo jarri eta mantentze-lanak: 2.072,12 €.
  • Etxaguengo errotako teilatuan ere, teila apurtuak aldatu eta mantentze-lanak: 1.306,80 €.

Eskolan hasi dira, eta, gero, udaletxeko eta errotako teilatuarekin jarraituko dute. Lan horiek amaitzen dituztenean, herriko plazatik Itur zuri kalera doan egurrezko zubia garbitu eta mantentze-lanak egingo dizkiote (3.748,34€).

Etxaguengo errotako teilatua konpondu ostean, errotari berari behar diren konponketak egingo zaizkio berriro martxan jartzeko.